martes, 7 de diciembre de 2010

[Ja nie mieszkam w Krakowie, ale chcę!!!!!]

Kraków hitzela da. Wroclaw baño handixaue, ta alde zahar hitzel bataz, (kraków-ko Rynek ratusz (merkatu plaza) Poloniako handixena da), Poloniako harri bitxixe deittuten dabe! hortaz aparte elementu historiko ugari dekoz, bestiek beste Wawel gaztelue, hamen lurperatzen dabez Poloniaittik geixen eiñ dabien pertsonak, bestiek beste Józef Piłsudski, Poloniako errepublika independentien sortzailie, 20. mendien hasieran. Haintxe be dau Lech Kaczyński, pasauen urterarte Poloniako presidentie ixen zana, ta Smolensk-en abioi istripuen hil zana. Poloniar askok ez dabe uste Lech-ek ohore hori merezi dabenik, Wawel-en lurperatzeko presidente konserbador-radical-ultrakatoliko bat baño geixau ixen bier zarela uste dabielako.
Bestalde, Wieliczka-ko gatz mehatzak aurkittu geinkez amen, 700 urte dekiez ta 9 nibeletan 300 km mehatz die, bixita turistikuen %1 baño ez dotzue erakusten, ta halan be ezin da siñistu zelako bizitza gogorra ixen bidan mehatz horretan lan eittie, bereziki aintziñe. Mehatzarixek gatz estatuak eitteabiezan, ta galeria askotan aurkittu lekez bai kapillak, bai pertsonai famatuen irudixek. mehatz honek oiñ dala 14 urte zarratu zien.  
Eta zer esan Oświęcim-eri buruz, "Auschwitz" ixen alemanaz geixau ezagutzen dana. Auschwitz-Birkenau-ko kontzentraziño esparruen Europako juduen erdixe baño geixau hil zan... Zer esan Gas kamaran inguruen, alambre elektrifikauen inguruen, barrakoien inguruen, Scheissekommando inguruen, Zyklon-B inguruen ta SS inguruen? ikusi eiñ bier siñisteko, gero.







Ostantzien oso ondo nau, pozik proiektuen lanien! ondo ibili! gabonetan ikusiko gara! Eskerrik beruenak Elktropolska-tik Anja Pachla andereñueri, Kraków-tik juergan ataratiarren!









No hay comentarios:

Publicar un comentario